Plastikoaren erabilera murrizteko kanpaina

Plastikoaren erabilera murrizteko kanpaina

2021/05/14
Ostalaritzako eta merkataritzako plastikoen kontsumoa murrizteko kanpaina abiarazi du Soraluzeko Udalak, material honek ingurumenean sortzen duen inpaktua gutxitzeko helburuarekin

Dagoeneko Europako hainbat lurralde eta hiritan neurriak hartu dituzte plastikoaren kontsumoa murrizteko. Adibidez, ostalaritzan iturriko ura eskaintzea oso ohitura normala da. Plastikozko poltsak ere desagertzen ari dira eta material jasangarriengatik ordezkatzen ari dira. Euskal Herrian berriz, oraindik lan asko dago egiteko eta aldaketa hauek gero eta ohikoagoak diren arren, ez dago hain zabaldua.

Horregatik, Soraluzeko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Ekonomia Zirkularreko diru-laguntzak aprobetxatuz, ostalaritzan eta merkataritzan plastiko, ur botila eta bestelakoen kontsumoa murrizteko eta material jasangarriekin ordezkatzeko kanpaina abian jarri du.

Kanpainarako beharrezkoak diren materialak ezagutzeko ostalari eta merkatarien beharrak zeintzuk diren jakiteko ikerketa egin du Udalak. Horretarako, herriko taberna, jatetxe eta merkataritza establezimenduetan inkesta txiki bat egin da.

Inkesta honen emaitzak hauek dira:

  • 554.010 tamaina ezberdineko plastikozko poltsa.
  • 22.005 ur botila handi eta txiki.
  • 15.000 taper.
  • 6.620 edalontzi.
  • 2.700 lastotxo.

Materiala jaso bezain laster hainbat ur pitxer, poltsa konpostagarri, edalontzi konpostagarri, etab. banatuko dira Soraluzeko taberna, jatetxe eta merkataritzako establezimenduetan, bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu eta plastikozko materialek ingurumenean sortzen duten inpaktua gutxituz.