"Luze eta Motz" monologo ikuskizuna
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena aktoreek "Luze eta Motz" monologo-ikuskizuna taularatuko dute igande honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian; sarrera librea da.
Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatuta, "Luze eta Motz" helduentzako bakarrizketa saioa ikusi ahal izango da igande honetan herriko antzokian.
Luze edo motz 2020an Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak sortutako ikuskizuna da, LANKU ekoizpen-etxearekin zabaltzen dutena.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek eurek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean.
Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Iratxon daude eskuragarri.