Bide-bazterrak garbitzeko lanak, martxan
Langileak baserrialdeetako bide bazterrak garbitzen.

Bide-bazterrak garbitzeko lanak, martxan

2022/09/30
Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, urtero egiten den moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira Debemeneko langileak.

 

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

 

Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala “Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko”.


Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.