Txabola irekiera eta argi piztea datorren eguenean, abenduaren 5ean

Txabola irekiera eta argi piztea datorren eguenean, abenduaren 5ean

2024/12/02
Datorren eguenean, abenduaren 5ean zabalduko da Plaza Barriko txabola, eta bertan hartuko dute ostatu Mari domingik eta Olentzerok Gabon garaian; argiak ere orduantxe piztuko dituzte.

2007az geroztik, urtez urte, gabon garaia hurbildu ahala, Mari Domingi eta Olentzeroren txabola montatzen dute Plaza Barrixan Pil-Pilean, Kukumixo eta Udalak, elkarlanean. Auzolana oinarri eta ilusio handiz montatu ere. 

Urtero mimoz egiten den lana da, eta gai baten inguruan apaintzen dituzte txabolaren inguruak. Iaz, natura jolasgune izan hautatutako gaia; aurtengoa berriz, abenduaren 5ean, txabolaren irekierarekin batera jakingo da. Hainbat ekintza biltzen dituen ekitaldia programatu dute antolatzaileek, herriko ume, hazte zein helduen gozagarri.

Irekiera eta argi piztea

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Mari Domingi eta Olentzero: Amalurraren opariak ipuinaren kontaketarekin, 2013an Pil-Pilean eta Kukumixok sortutako ipuina, hain zuzen ere. Jarraian, Galtzagorriak agertuko dira Plaza Barrira musikariek lagunduta eta  herriko bertsolariek eta Musika Eskolako Haur abesbatzak ere hartuko dute parte. Gainera, Bizikalerekin eta apaizetxearekin batera koordinatuta piztuko dira herriko argi guztiak ekitaldian zehar. Amaitzeko, txokolate-jana izango da hurbiltzen den guztiarentzat kontzejupean.

Eguraldi txarra balego, ekitaldiaren atal batzuk Plaza Zaharreko karpara mugituko lirateke.

Gabonetako lan taldeak soraluzetar guztiak animatu nahi ditu ekitaldi berezi honetan parte hartzera.