Gabonetako apaingarrien lehiaketa
Soraluzeko Udalak Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du berriro ere laster hasiko diren Eguberri jaietarako.
DEIALDIA
Soraluzeko Udalak, Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen Lehiaketa antolatu du 2021ko Gabonei begira.
LEHIAKETAREN XEDEA
Lehiaketa honen bitartez, balkoi eta leihoak apaintzeak ekartzen duen herri estetikari balioa eman nahi zaio.
Balkoi eta leiho apainduen atzean herritar bakoitzak kale eta fatxaden estetika hobetzeko egiten duen ekarpena dago eta honek, herritar - hiri ingurune erlazioa hobetzen du, aldi berez, bizilagunek eginiko ekarpen artistikoaz denok gozatuz.
PARTAIDEAK
Balkoi edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren bizilagunek parte hartu dezakete; beti ere, apainketa elementuak oinezkoentzat edo azpiegitura berarentzat arriskutsuak ez direnean.
IZEN EMATEA
Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea erraztu behar dira hauetako bide bat erabiliz:
- Udaletxera bertaratu.
- 943 75 30 43 zenbakira deitu.
- www.soraluze.eus web orrialdean: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
Izena emateko azken eguna abenduak 24.
LEHIAKETAREN GARAPENA
Lehiaketaren epaimahaiak ikustaldi aldizkatuak egingo ditu abenduaren 26tik urtarriaren 3ra bitartean.
Apainketan erabiliko diren elementuak partaide bakoitzaren aukerapean egongo dira eta kale, espaloi eta etxebizitzako sarrerak errespetatuz kokatuta egon beharko dira . Zintzilik edo estruktura baten gainean dauden elementuak eta haizearen eraginez erori daitezkeen apaingarriak balkoi edo leihora ondo finkatuta egon beharko dira, oinezkoen segurtasuna arriskuan jarri gabe. Beti ere, pertsona parte hartzailea izango da elementuen erorketaren ondorioz gauzatu daitezkeen kalteen arduraduna.
EPAIMAHAIA
Udaleko teknikariak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
- Originaltasuna.
- Apainketaren kalitatea.
- Armonia eta diseinua.
SARIA
Saria: 100 euro.
Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da eguerdiko 12:30ean, Plaza Berrian.
KONPROMISOA
Lehiaketa honetan parte hartzean, oinarriak eta epaimahaiaren apelaezina izango den erabakia onartzen da. Era berean, antolatzaileei nahi beste argazki egiteko baimena ematen zaie, hauen eskubide guztiak gordez eta edozein komunikabidetan argitaratzea baimenduz. Beti ere, argazkiak gune publiko eta komunetatik aterako dira.