Ezozibideko azpiegiturak berritzeko lanak datorren martitzenean hasiko dira
Ezozibidea kaleko 34. zenbakitik beheko biribilgunerako azpiegiturak eta zoladura berritzeko lanak hasiko dira datorren astean, eta zenbait hilabetez luzatuko dira. Lanon helburua oinezkoen pasabidea lehenetsi, ibilgailuen abiadura mantsotu eta hauek fatxadatik urruntzea da. Horrela, kale guztiko azpiegitura guztiak berrituko dira, eta zoladura ere erabat aldatuko da.
Aurreikuspenen arabera, zortzi hilabeteko iraupena izango dute lanek, eta iraun bitartean Ezozirako errepidea beti mantenduko da irekita. Lanok eragina izango dute auzoan; izan ere, faseka egingo diren arren, dagokion eremuko aparkalekuak ezingo dira erabili. Dena den, auzotarrekin koordinatuta gauzatuko dira.
Construcciones Artzamendi enpresari esleitu zaio lanon ardura, eta 757.282,77 €ko kostua izango dute, BEZ barne.