Kiroldegi gainean eguzki-plakak instalatzeko lanak apirilean
Lizitazio prozedura amaituta, Soraluzeko Udalak Eulen S.A enpresari esleitu dio Arane kiroldegiko estalkia eguzki-plaka fotovoltaikoz hornitzeko kontratua, 72.736,32 euroan ( Bez-a barne).
Lanei apirilean emango zaie hasiera eta hilabeteko iraupena izango dute.
Guztira 126 eguzki-plaka ipiniko dira, 56 KWP produkzioarekin.
Inbertsioaren zati bat “Energiaren Euskal Erakundeak finantzatu du, NextGenerationEU Europar Batasunaren fondoekin”, 44.793 euroko dirulaguntza baten bitartez.
Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez “Jakinekoa da Udalak energia berriztagarrien eta energia-efizientziaren alde egiten diharduen apustua irmoa dela eta, ildo honi jarraituz, kiroldegiko estalkia eguzki panelez hornituko du, kontutan izanik energia kontsumo handiena duen udal eraikina dela berau.”