Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin
Udalak eta Pil-pilean Elkarteak hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte; elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde egiten duen lana finantzatzen laguntzea da helburua.
Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanarenako hainbat hitzarmena izenpetu dituzte aste honetan.
Hitzarmenak Iker Aldazabal alkateak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen lehendakariak, Arianne Unamunok, sinatu dituzte.
Hitzarmen hauen helburua Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak kudeatu eta antolatzen dituen egitasmo eta jarduera ezberdinetarako diru-laguntzak zehaztea da.
Hiru dira Udalak eta elkarteak izenpetu dituzten hitzarmenak:
- Elkarteak antolatzen dituen ekintzak (Aldizkaria, wegbunea, egitasmoak...) (36.673,50 euro).
- Udaleku Irekien antolaketa (30.000 euro).
- Euskaraldia antolatzeko koordinazio teknikoa (10.500 euro).
Hitzarmenek urte beteko iraupena daukate, 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31n amaituz.
Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko 77.173,50 euro emango dizkio Udalak Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteari.