"Treba Gurasoak" ekimenaren edizio berria
Treba

"Treba Gurasoak" ekimenaren edizio berria

2024/03/13
Gurasoei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak martxoan eta maiatzean; pornografia eta harreman osasuntsuak dira aurtengo hitzaldietarako aukeratutako gaiak.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba Gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurtengo egitasmoaren baitan, haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta, pornografia eta harreman osasuntsuen gaiak lantzeko bi hitzaldi eskainiko dira, martxoaren 21ean eta maiatzaren 2an, hurrenez-hurren.

Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? 

Lehen hitzaldirako helburua pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertzea eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartzea izango da. Horretaz gain, nerabeen iruditerian gailentzen den pornografia-eredua eta ezaugarriak, familien funtzioa sexu-heziketan eta sexu-heziketza hezkidetzaile baterako gakoak landuko dira saioan.

Noiz: Martxoak 21, eguena, 18:00etan.

Hizlaria: Eider Goiburu

Helburuak: Pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertu eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartzea.

Hizkuntza: Gaztelera.

Lehen hitzaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ondorengo loturan edota 943753043 telefono-zenbakira deituz egin daiteke. Sakatu hemen.

Zaintza zerbitzua egongo da hitzaldiak iraun bitartean.

Harreman osasuntsuak lagun artean

Noiz: Maiatzak 2, eguena, 18:00etan.

Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Helburuak: Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea

Hizkuntza: Euskara.