Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2021/04/29
Aztergai izan zituzten punturik gehienak aho batez onartu zituzten atzo udal korporazioko kideek; terrazen okupazioagatiko tasak eragin zuen desadostasunik handiena.

Atzo arratsaldez bi hilean behingo ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2020ko abenduaren 23ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • 2021ko otsailaren 3ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • Udal Langileen soldata igoera.

Aho batez onartu zen.

  • Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.

Puntuz-puntu bozkatu zen.

Zabor-bilketa zerbitzuaren tasa ordaintzetik salbuestea ostalaritzako lokal, taberna eta jatetxeak.

Aho batez onartu zen.

Terrazen okupazio-tasa ordaintzetik salbuesteak ostalaritzako lokal, taberna eta jatetxeak.

Ez zen onartu. Aldeko 4 bozka (EAJ-PNV), 2 abstentzio (PSE-EE) eta kontrako 5 bozka (EH Bildu).

  • Zeleta 3. zenbakiko igogailuaren proiektua  gauzatzeko lur zoru publikoaren desafekzioa.

Aho batez onartu zen.

  • Ezozia futbol zelaiko kirol instalazioen erabilera baimenaren gaineko udalaren eta Soraluze Futbol taldea elkartearen arteko hitzarmena.

Mahai gainean utzi zen.

  • Udal eraikinen garbiketa kontratua ez luzatzea.

Aho batez onartu zen.

  • Udal eraikinen garbiketa pleguak.

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • Udal eraikinen garbiketa kontratua.Eskumenen lagatzea kontratuaren esleipenerako.

Aho batez onartu zen.

  • Ertzaintzaren eta Soraluzeko Udaltzaingoaren arteko lankidetza protokoloa.

Mahai gainean utzi zen.

  • Bake epailearen izendapena.

Margarita Ibargoien izendatu zuten bake epaile titular eta Nadia Dominguez ordezko.

  • Udalaren jabetzakoa den Iñazibar lur sailaren desokupazioa.

Aho batez onartu zen.