Baserri bideak garbitzeko lanak
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak jakinarazi du aste honetan eman zaiela hasiera baserri bideak garbitzeko lanei; lan hauek urtero egiten dira, Debemenen eskutik.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeko lanei hasiera eman zaiela jakinarazi du Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutzen dituzten lan hauek, Irure auzoan hasi ziren, Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituz.
Lanen helburua baserrietara doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi, mantentzea da.