Plazak libre "Bizilabe" egitasmoan
Duela aste batzuk jakitera eman genuen moduan, datorren ikasturtean ere, gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" tailerrak eskainiko dituzte Soraluzeko Udalak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.
Datorren ikasturteari begira tailer hauetan izena emateko lehen epea ekainaren 10ean amaitu zen, baina oraindik badaude plaza batzuk libre.
ZER DA?
Proiektuaren helburua STEAM edukien eta profesioen inguruko interes eta jakintza maila handitzea da, neskena batez ere, modu horretara, gazteei lan-irteera ziurrak eskainiz eta eskualdeko industriak behar dituen profesionalak formatuz.
NOIZ
Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2021eko urritik 2022ko maiatzera.
ADINA
DBH1-2
IZEN-EMATEA
Izen-ematearen bigarren txanda ekainaren 10etik plazak amaitu arte dago zabalik.
ARGIBIDEAK
- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze
- Soraluzeko Udala: 943753043