![Eskulangileen Gabonetako Azoka Eskulangileen Gabonetako Azoka](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/eskulangileen-gabonetako-azoka/@@images/image-900-0e572ae241382571a7ae1df0278ac8c3.jpeg)
Eskulangileen Gabonetako Azoka
Herriko zortzi artisauren produktuak erosi ahal izango dira larunbat honetan goizeko 11etatik 2:30era bitartean Plaza Zaharrean egingo den eskulangileen azokaren bosgarren edizioan.
Herriko artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak bosgarren urtez larunbat honetan.
Guztira 8 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Zaharrean egingo den azokan.
Hauek dira parte hartuko duten eskulangileak:
- Nuria Muro, "Oparitxoak".
- Lorea de Castro, "Aupagu! serigrafia".
- Idoa Cacho, "Kilikilima".
- Saadia Nasir, "Joskintza".
- Pablo Mateo, "Narrua".
- Isabel Moran, "Scrap albumak eta txartelak".
- Iosune Casares, "Apaingarriak".
- Cristina Albisua, "Orratz joskintza".
Argazkia: Plaentxia.eus