Erdigunea lehenago itxiko dute
Maiatzaren 28tik aurrera larunbatetan ordu bete aurreratuko da erdigunea ibilgailuen joan-etorrietarako ixteko ordua; eguerdiko 12:00etan itxiko da 13:00etan beharrean.
Soraluzeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, maiatzaren 28tik aurrera herriko erdigunea ordu bete lehenago itxiko da larunbatetan.
Aurrerantzean, hortaz, larunbatetan ibilgailuak eguerdiko 12ak arte sartu ahal izango dira erdigunera.
Modu horretara oinezkoak lehenago ibili ahal izango dira ibilgailurik gabeko gunean.