Etxaburueta kaleko pibotea
Gabolats kaleko urbanizazio lanak hasi zirenetik zabalik egon ondoren, Etxaburueta kaleko piboteak betiko ordutegia berreskuratuko du ostiral honetatik aurrera.
Gabolats kaleko 28 eta 36 zenbakien artean egiten ari diren urbanizazio lanek hainbat aldaketa eragin dituzte herriko trafikoan.
Lanok hasi zirenetik bertako garajeetarako sarrera Zubi Nagusitik zein Etxaburueta kaletik egin ahal izan da, kale bietako piboteak zabalik egon direlarik une oro
Orain, aldiz, Etxaburueta kalea arratsaldez trafikora zabalik egoteak arazoak sortzen dituela ikusita, arratsaldeko 3retatik aurrera kalea ibilgailuei ixtea erabaki du Udalak.
Hortaz, ostiral honetatik aurrera eta, Gabolats kaleko obrek irauten duten bitartean, Gabolats kaleko garajeetako jabeek Zubi Nagusia erabili beharko dute sartzeko eta Balgieta kalea (Gabolatseko zubia) irteteko.