Mendia garbitzeko diru-laguntzak

Mendia garbitzeko diru-laguntzak

2019/12/30
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.068 euroko diru-laguntza eman dio Soraluzeko Udalari urtean zehar mendigainean aurrera eraman dituen garbiketa-lanak zati batean ordaintzeko.

Urtero bezala, mendigainean bere jabetzakoak dituen zuhaitz-landaketak garbitu ditu Soraluzeko Udalak, Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez

Garbiketa-lan hauek egitea beharrezkoa izaten da bertan landatutako pago-landare berriak behar den moduan hazi daitezen, garbitu ezean sasiak jaten baititu landatutako zuhaixkak.

Hiru dira Soraluzeko Udalak mendigainean dituen pago-landaketak: Gizaburuaga: 12.000m2, Pagobedeinkatu: 22.426 m2 eta Atxolin: 18.100 m2.

Aipatutako lur-sailak garbitzeko 4.730 euro erabili ditu aurten Udalak, gastuaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaindu duelarik, herrialdeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko banatzen dituen diru-laguntzen deialdiaren bitartez.

Zehazki, 1.068 euro izan dira Udalak Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eskutik jasotakoak.

Soraluzeko Udalak bertako zuhaitzen aldeko apustu garbia egiten dihardu eta horren adibide dira azken lau urteetan mendigainean erosi dituen 100.000m2-ak, bertan, aukera izanez gero, bertako osto zabalen landaketak egingo direlarik.