"Lehendakari gaia" antzezlana ostiralean
Txalo Produkzioak antzerki taldeak "Lehendakari gaia" taularatuko du ostiral honetan, martxoak 24, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.
Egilea: Ramon Madaula.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sinopsia:
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zeinbestea, euren eginkizunetan bokazio dunak al dira?
Ordua: 20:00 h.
Tokia: Herri Antzokia.
Prezioa: 10 euro.