Lursailak erosteko dirulaguntza berria eskuratu du udalak

Lursailak erosteko dirulaguntza berria eskuratu du udalak

2024/06/25
Soraluzeko Udalak bi lursail erosi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak emandako 10.044,92 euroko dirulaguntzari esker.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak dirulaguntza deialdia egin du 2030erako garapen jasangarriko helburuak lortzen lagunduko duten jarduerak gauzatzeko.

Aipatu deialdira Muskiritzuko mendilerroan udalak eskuratu berri dituen bi lursailen erosketa proiektua aurkeztu zuen Soraluzeko Udalak eta Aldundiak, Udalak aurkeztutako proiektua ontzat eman, eta 10.044,92 euroko dirulaguntza eman dio. 

Hauexek dira erosi diren bi lursailak:

  • Ariztitxia: 2,2 hektarea   
  • Azkoin: 3,1 hektarea 

Erosketaren xedea biodibertsitatea kontserbatu eta bertako zuhaitz espezie gehiago landatzea da. Besteak beste, ondorengo zuhaitz-espezieak landatuko dira maiatzaean jasotako bertako zuhaitzak landatzeko dirulaguntzari esker: haritzak, pagoak, astigarrak, lizarrak, urkiak, oilakaranak, otsolizarrak, basa gereziondoak, sagarminak, elorriz zuri eta beltzak…