Dolmenen ibilbidea ezagutzeko euskarazko lehen bisita gidatua, domekan
Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, doako bisita gidatuen programa abiarazi dute apiriletik urrira bitarte Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean.
Euskarazko lehen bisita gidatua domekan izango da, apirilaren 28an.
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa, 7 urtetik gorako haurrekin.
Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, txapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00 etan.
Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, info@begi-bistan.com helbidera idatzi edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete behar da.