UEUren Udako Ikastaroak
Zabalik dago dagoeneko 49. Udako Ikastaroetan izena emateko epea; Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak matrikula-prezioaren %50eko diru laguntza ematen die herrian erroldatutakoei.
Urteroko ohiturari jarraituz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak Eibar, Baiona, Iruñea, usurbil eta Laudion antolatu dituen udako ikastaroak.
UEUk unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesteko asmoarekin laguntzen ditu udalak erakunde horrek antolatutako ikastaroak.
Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, ikastaroari dagokion aprobetxamendua egokia izan bada, beti ere.
Diru-laguntzei buruzko informazio gehiagorako Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura jo edo euskara@soraluze.eus helbidera idatzi daiteke.
Aurtengo ikastaroei buruzko informazioa HEMEN.