Abian da "Literatur loreak" zikloa
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, Pil-pilean Euskara Elkartearekin elkarlanean, "Literatur loreak" izeneko zikloa antolatu du aurtengoan ere.
Zikloa hitza edo berba oinarrian duten lau ikuskizun ezberdinek osatzen dute, musikariak, antzezleak, ipuin-kontalariak eta idazleak protagonista moduan dituztenak.
Hauxe da otsailaren 18an hasi eta 25era arte luzatuko den zikloaren egitaraua:
Otsailak 18, ostirala.
Ipuin maratoia.
Alberto Bargos, "Hiru txerrikumeak".
Goizeko 10etan eta 11etan, PHi ikastetxean.
Otsailak 18, ostirala.
Poesia errezitaldia.
J. Sarrionandia eta I. Osinaga, "Olatu arteko txalupa arraroa".
Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Sarrerak: Iratxo-n, 5 euroan.
Otsailak 22, asteartea.
Liburu aurkezpena.
Jakoba Errekondo, "Etxeko landareak" liburuarekin.
Arratsaldeko 6:30ean, Tolarekuan.
Otsailak 25, ostirala.
Ipuin maratoia.
Alberto Bargos, "Hiru txerrikumeak".
Goizeko 10etan eta 11etan, PHi ikastetxean.
Zehaztu gabeko datan.
Ipuin kontalaria.
Lupe Lekuona, "Itsasoko abenturak".
Arratsaldeko 5etan, udal ludotekan.