Kirol Egunaren 2. edizioa

Kirol Egunaren 2. edizioa

2016/05/18
Iazkoak herritarren artean izan zuen harrera ezin hobea ikusita, Kirol Eguna ospatuko da bigarrengoz larunbat honetan, goizean hasi eta iluntzera arte, herriko hainbat gunetan.

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan baitan lanean diharduen Kirol Batzordeak 2. Kirol Eguna antolatu du larunbat honetan, maiatzak 21, goizeko 11etatik arratsaldeko 20:30ak arte.

EGITARAUA

Goizez

11:00-14:00, Piraguismoa, ibaian.

11:00-14:00, Rokodromoa eta tirolina, Plaza Zaharrean.

11:30, Spining-a, Zubi Nagusian.

Arratsaldez

18:30, Boxeoa.

19:00, Dantzak.

19:30, Herri kirolak.

Kirol Egunerako antolaketa lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte ibilgailuak aparkatzeko guneetan.

- Ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 6,30erako itxi egingo da Zubi Nagusia eta, ondorioz, ibilgailuak erretiratu beharko dira bertatik.

- Larunbatean, hilak 21, Erregetxeko hainbat aparkalekutan ezin izango da ibilgailua utzi goizeko 8etatik aurrera.