Deba ibaia hobetzeko lanak aurkezteko eztabaida-tailerra izango da asteartean (urriak 4)
Deba ibaia.

Deba ibaia hobetzeko lanak aurkezteko eztabaida-tailerra izango da asteartean (urriak 4)

2022/09/30
Foru Aldundiak eta EHUk Deba ibaiaren ekosistema lehengoratzeko abiatu duten MERLIN proiektuaren berri emango dute datorren asteartean, urriak 4an, Tolarekua aretoan egingo den bileran.

 

Europar Batasunak HORIZON 2020 programaren bitartez finantzatutako MERLIN proiektuaren baitan, Deba ibaia leheneratzeko lanak abiatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.


Lan horien berri emateko helburuarekin aurkezpen saioa egingo da datorren asteartean, urriak 4 , 18.00etan, Soraluzen. Aurkezpenaren
ondoren, denon artean aurreikusitako neurrien inguruan eztabaidatzeko tartea izango da.


Mainstreaming Ecological Restoration of freshwater-related ecosystems in a Landscape context: Innovation, upscaling and transformatioN (MERLIN) izena duen proiektuaren helburu nagusia Europako ibai-ekosistemen funtzionamendua leheneratzeko eredu zabal eta berriak ezartzea da, uholdeak murriztu, karbono dioxidoa metatu eta uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa errazteko, besteak beste.


Hori horrela, MERLINen baitan, Finlandiatik hasi eta Israelera arte, 17 ibai-ingurune (erreka, ibai, zohikaztegi eta hezegune) leheneratzeko alegina egingo
da, Deba ibaiaren luzetarako konektibitatea berreskuratzeko alegina, tartean.


EZTABAIDA-TAILERRA
Eguna: 2022ko urriak 4.
Tokia: TOLAREKUA aretoan. Baltegieta Kalea, 2.
Ordua: 18:00.