Sologoeneko zentral hidroelektrikoa
Sologoen zentral hidroelektrikoa Soraluzeko Udalaren jabetzakoa da eta 1991tik dago martxan. Deba ibaiaren 5m³/s aprobetxatzen du eta 425 KW-eko potentzia sortzen du.
2021ean 479.948 Kwh ekoiztu dira guztira, aurreko urteetako batez bestekoa baino gutxiago.
B izan dira ekoizpenaren jaitsieraren arrazoi nagusiak:
- Turbinak urte amaieran izan duen matxura.
- Zentralak abenduan jasan zuen uholdea, zentralaren ekoizpena geldiarazi zuena.
Bestalde, instalazioaren erabilgarritasuna % 99,47koa izan da iaz, % 3 baino gehiago hazi delarik bigarren urtez jarraian, instalazio mota horretarako ohiko parametroetara iritsita.
Hobekuntza horien arrazoi nagusiak zentralaren ustiapen-eredua aldatu izanean daude, 2018tik abian jarritako etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza prozesuari esker. Zentralak sentsore eta eragingailu gehiago ditu orain, eta horrek arazoen aurrean automatikoki jarduteko aukera ematen dio; halaber, elementu adimentsuagoez hornituta dago, modu horetara produktibitatea handituz eta geldialdiak murriztuz.
Soraluzeko udal eraikinen eta kale-argiteria publikoaren urteko bataz besteko kontsumoa urtean 560.000 kwh izan ohi da; beraz, aurten ezin izan da lortu Udalaren energia-balantze garbia positiboa izatea.
Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 147 tona CO2 isurtzea saihesten du.