Lursail gehiago erosi ditu Udalak Muskiritzuko mendilerroan.

Lursail gehiago erosi ditu Udalak Muskiritzuko mendilerroan.

2023/01/13
Lau lursail gehiago erosi ditu Udalak Muskirituzuko mendilerroan; 2015. urtetik gaur arte 23 hektarea eskuratu ditu bertan, natura-eremua eta biodibertsitatea hobetzeko helburuarekin.

Udalak 4 lursail berri erosi ditu dagoeneko Muskiritzuko 23 hektarearen jabe eginez

Ekimen honekin Udalak mendigaina babestu eta balorean jartzea du helburu

Soraluzeko Udalak lau lur-sail berri erosi ditu Muskiritzuko mendi-lerroan.  Honenbestez, dagoeneko 23 hektarearen jabe egin da, 2015etik gaur egunera arte. Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak sustatu du erosketa eta Soraluze Bizi 2030 ekimen-planean ere jasota dago ingurumenari babesa emateko mendigaineko lursailak eskuratzea.

Zentzu honetan, Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duenez, ”orain arte gaitzak jotako pinuak zeuden lur sail hauetan landatuta eta hauek bota ondoren udalak bertakoak diren era desberdinetako zuhaitzak landatuko ditu Muskiritzuko mendilerroko natura-eremua eta biodibertsitatea hobetzeko helburuarekin”.

Balioan jarri, babestu eta garatzeko 239.783 metro karratu

Azken urteetan Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan erosten duen hamabigarren lursaila da eta, honenbestez, 239.783 metro karraturen jabe egin da Udala 86.330,94eurotako inbertsioa eginez. Joan den abenduaren 1an alkatetza dekretu bidez erabaki zen lau lur sailen salerosketa gauzatzea. Hauek izan dira erosi berri diren lur sailak:

  • PAGOMUNUETA;  11.899 m2 duen lur saila
  • LEGORRETAKO ETXETXOBURUA; 21.749 m2 duen lur saila.  
  • ATXOLIN;  37.061m2 duen lur saila .
  • ATXOLINPE; 17.192m2 duen lur saila.

“Udal Gobernuaren asmoa apurka-apurka Muskiritzuko mendi-lerroan dauden lurrak erosten joatea da. DEBEGESA (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako agentzia), Debemen (Debabarreneko Landa Garapen Elkartea) eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek mendigaineko Dolmenen Ibilbidea balioan jartzeko egiten diharduten apustu garrantzitsua kontuan izanik, Soraluzeko Udalak lehentasunezkoa ikusi du lur-sail hauen erosketa burutzea proiektua aurrera eraman ahal izateko”, nabarmendu du alkateak.

Bertako zuhaitzen landaketa

Azken urteetan egin den bezala, erosi berri diren lur sailetan, bertakoak diren zuhaitz landaketak egingo dira.

Hauek dira azken urte hauetan zehar Udalak eskuratu dituen lursailak:

  • Gizaburuaga izeneko 3 lursaila (33.464 metro karratu), 12.047,02 euroan.
  • Idoia-Azkabeitiaburua (26.289 metro karratu), 9.464,04 euroan.
  • Mando-Iturri (20.430 metro karratu), 7.354 euroan.
  • Askabeitia (20.400 metro karratu), 7.344 euroan.
  • Akilar (26.147.07 metro karratu), 9.412 euroan.
  • Akilar (25.182 metro karratu), 9.065,52 euroan.
  • Pagomunueta  (11.899 metro karratu), 4.283,64 euroan.
  • Legorretako Etxetxoburua (21.749 metro karratu), 7.829,64 euroan.
  • Atxolin  ( 37.061 metro karratu), 13.341,96 euroan.
  • Atxolinpe ( 17.192 metro karratu), 6.189,12 euroan.