Soraluzeko Udala hobekuntzak ari da egiten herriko argiterian
Errekalde kaleko argiteria berria.

Soraluzeko Udala hobekuntzak ari da egiten herriko argiterian

2022/12/19
Koadro elektrikoak berritzen eta faroletako konponketa lanak burutzen ari da.

Kale argiteriak arazo asko eman ditu azken urteetan. Kaleetako farolak sarritan itzalita egon izan dira, batzuetan arazo teknikoak medio, beste kasu batzuetan bandalismo gertaerengatik, ondorioz herritarren kexak ugariak izan dira irtenbide bat eskatuz. "Jakitun gara herriko argiteriak ematen dituen arazoekin, hau horrela, buru belarri aritu gara herriko argiteriako koadro elektrikoak zaharberritzen, baita faroletako konponketa lanak burutzen ere”, jakianrazi du Iker Aldazabal alkateak

Zaharberritu diren koadro elektrikoak:
- Baltegieta kalean kokatzen den aginte koadroa zaharberritu da. Koadro honek; Ezozibideko, Gabolatseko eta Baltegietako (Sapa) kaleak argiztatzen ditu. 

- Arraikua kalean kokatzen den aginte koadroa zaharberritu da. Kuadro honek; Ezozibideko trenbidea, Gabolts , Arraikua eta Estaziño kaleak argiztatzen ditu. 

Udalak aipatutako bi koadro elektrikoak konpontzen eta egokitzen 25.241,24 euroko inbertsioa burutu du.

Herriko kaleetako farolen konponketa lanak:
Erabileraren poderioz herriko farolak itzali edota izorratu egiten dira. Hilabetez hilabete, Udalak konponketa lanak burutu izan ditu. Azken 11 hilabeteko konponketa lanetan Udalak 55.033,50 euroko inbertsioa burutu du.

Errekalde kaleko argiztapen berria:
Errekalde kalean, 24 eta 32 zenbaki bitartean Udalak farola berriak ipini ditu ilun zeuden zenbait eremu argiztatzeko. Lan hauek 23.837,17 euroko inbertsioa suposatu dute.

OHARRA: Udaleko bulego teknikotik jakinarazi nahi da, gauez itzalita eta ondoren egunez farolak piztuta egoten direnean konponketa lanak egiten dabiltzalako izaten dela. Herritarren artean nahasmena sortzen duen gertaera izanik azalpen bat ematea beharrezkoa ikusi da.