Ayuntamiento

Soraluze biziagoa, bizigarriagoa izan dadin lan egiteko mandatua jaso genuen udal hauteskundeetan. Ilusioz jaso ere.

Gobernantza kooperatiboa izango da gure oinarria, gure egiteko modua: alkarrekin. Administrazioa eta herritarrak barnebilduz, erabakiguneak sortuz eta konpartituz.

Eredu horretan sakonduz, lortuko dugu denok gustorago bizitzea gure herrian.

Unai Larreategi Azurmendi
Soraluzeko Alkatea