"Bizikidetza eta memoria" jardunaldiak

"Bizikidetza eta memoria" jardunaldiak

2020/02/28
Soraluzeko Bizikidetza Mahaiak antolatuta, "Biziminak" izenburuko antzezlana ikusi ahal izango da larunbat honetan antzokian; ikusitakoari buruzko solasaldia egingo da ondoren.

Soraluzeko Bizikidetza Mahaiak bi ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako, "Bizikidetza eta memoria" jardunaldien barruan.

Jardunaldi hauen helburua herritarrekin batera bizikidetzaz eta memoriaz hausnartzea da, gertatutakoaz berba egitea eta gertatutakoak elkarbizitzan eragindako zauriak sendatzea.

Jardunaldia ondorengo bi ekintzak osatzen dute, biak hala biak euskaraz izango direlarik:

  • Bizimiñak antzezlanaren emankizuna, otsailak 29, larunbata, 18:30ean.
  • "S(u/a)minetik bakera" ikusentzunezkoaren proiekzioa, martxoak 17, 18:00etan.

BIZIMINAK ("Itzel" konpainia)

Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa ,nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?

Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,…..

Kultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki

Antzezleak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki

Marrazkilaria: Maddi Iratzoki

Musikaria: Dani Iratzoki

Testuak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki, Onintza Enbeita