Dirulaguntzak
Hona hemen Soraluzeko udalak herritarren esku jartzen dituen dirulaguntzak:
- Euskara ikasteko dirulaguntza
- Elkarteentzako dirulaguntzak
- Enpresen ekintzailetza eta ondorengotza bultzatzeko dirulaguntzak
- Liburuak, baimen-digitalak eta eskola materiala erosteko dirulaguntzak
- Guraso Elkarteko bazkide-kuota ordaintzeko dirulaguntzak
- Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-dirulaguntzak
- Eskola Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria
- Uda Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria
- Udalekuetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza
- Ludoteka-Gaztelekuko matrikula ordaintzeko hobaria
- Musika Eskolako kuotak ordaintzeko dirulaguntza
- Ezozibidea birgaitzeko obretarako dirulaguntzak
- Kirol Klubetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza
- Kiroldegiko abonuen tasen hobaria
...............................................
Euskara ikasteko dirulaguntzak
Deskribapena: Udalerrian erroldatuta dauden herritarrei euskara ikasteko prozesua burutu dezaten laguntzeko ematen diren dirulaguntzak dira, ohiko ikastaroetarako, udakoetarako zein barnetegietarako.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabideak egiteko epea: Irailaren 1etik abuztuaren 31ra.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Ikaslearen matrikula-fitxa.
- Bizikidetza agiria.
- Familia unitatea osatzsen duten kideen aurreko urteko errenta aitorpena. (Agiri hau aurkeztea ez da derrigorra 4. Errenta-mugan daudenentzat).
- Familia liburua (Gurasoen kasuan bakarrik).
- Matrikula ordaindu izanaren agiria. (Herritik kanpoko ikastaroen kasuan bakarrik).
- Euskategiak egindako aprobetxamenduari buruzko agiria (Herritik kanpoko ikastaroen kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Elkarteentzako dirulaguntzak
Deskribapena: Soraluzeko Udalak herriko zein beren jardunaren zati bat herrian burutzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei ematen dizkien dirulaguntzak.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabideak egiteko epea: Abenduaren 31ra arte.
Zuriketa egiteko epea: Martxoaren 31ra arte.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoaatalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Dirulaguntza eskatzeko: Eskaera-orria, proiektuaren txostena, eta aurrekontua.
- Dirulaguntza zuritzeko: Amaierako memoria, justifikazioa eskabide-orria, balantzea eta fakturak. Beste erakunde publiko batzuen edo kanpoko pertsonen dirulaguntzak jasotzen dituzten elkarteek baliabideen aplikazioaren adierazpena inprimakia ere aurkeztu beharko dute.
Deskargatu dokumentuak
- Eskaera
- Eskaera-orria
- Proiektuaren txostena
- Aurrekontua
- Zuriketa
- Justifikazio eskabide-orria
- Amaierako memoria
- Amaierako balantzea
- Fakturak
- Beste dirulaguntza batzuen aitorpena
- Oinarriak
Enpresen ekintzailetza eta ondorengotza bultzatzeko dirulaguntzak
Deskribapena: Bizi dugun krisi ekonomikoaren moduko testuinguru batean, negozio bat sortzera abiatzen diren pertsonei laguntzea dute dirulaguntza hauek xede, baita ere negozioak ondorengotzen laguntzea, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabideak egiteko epe-muga: 2024ko ekainaren 30a
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- Sortu den lanpostu berriaren lan kontratua edo alta autonomoetan.
- Enpresarekin jarraitu dela / erreleboa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Egindako gastuen frogagiriak, erreziboak, fakturak.
- Banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria, diru-laguntza transferitzeko.
- Pertsona fisikoak: NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutakoa.
- Pertsona juridikoak: Eskriturak edo erakundearen eraketa jasotzen duen agiria eta estatutuak, dagokion Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatutakoak. Guztiak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutakoak.
- Sozietate Zibilak: Sozietate zibilaren eraketa kontratua, IFZ eta sozietate zibila eratzen duten pertsona guztien NANa edo agiri baliokidea. Guztiak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutakoak.
- Legezko ordezkariak: Legezko ordezkariaren NANa edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutakoa. Egiaztapena zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egin ahal izango da (notarioaren ahalordea, eskriturak...).
- Gizarte Segurantzako Altaren fotokopia konpultsatua.
- Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen egiaztagiriak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartu izanaren egiaztagiria.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ordaindutako azken ordainagiria.
- Azalpen memoria.
Deskargatu dokumentuak
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Liburuak, baimen-digitalak eta eskola materiala erosteko dirulaguntzak
Deskribapena: Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiei liburuak, lizentzia digitalak eta materialaren kuota ordaintzeko dirulaguntza.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabidea egiteko epea: Urriaren 1etik 31ra.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- Diru-sarreren froga-agiriak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Guraso Elkarteko bazkide-kuota ordaintzeko dirulaguntzak
Deskribapena: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei Guraso Elkarteko kuota ordaintzen laguntzeko dirulaguntza.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabidea egiteko epea: Irailaren 1etik ekainaren 30era.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- Diru-sarreren froga-agiriak.
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-dirulaguntzak
Deskribapena: Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntza, izan HHI/EPA ikastetxeren batek antolatuak izan Lanbidek antolatuak.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabidea egiteko epea: Irailaren 1etik abuztuaren 31ra.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- Diru-sarreren froga-agiriak.
- Ikastetxean matrikulatu izanaren froga-agiria.
- Hileroko asistentzia-parteak.
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Eskola Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria
Deskribapena: Eskola Kirola jardueren matrikula ordaintzeko hobari eskaera.
Eskabideak egiteko epea: ekainaren 17tik abenduaren 31ra
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Familia unitatea osatzen duten kideen 2022. edo 2023. urteko errenta aitorpena.
- Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Uda Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria
Deskribapena: Uda kirola jardueren matrikula ordaintzeko hobari eskaera.
Eskabideak egiteko epea: Apirilaren 22tik maiatzaren 3ra
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Familia unitatea osatzen duten kideen 2022 edo 2023. urteko errenta aitorpena.
- Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Udalekuetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza
Deskribapena: Udalekuetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.
Dauden laguntza-mota ezberdinak:
-
Familia bereko kideentzako dirulaguntzak
-
Familia ugarientzako laguntzak
-
Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako laguntzak
Eskabideak egiteko epea: Apirilaren 22tik maiatzaren 3ra
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
-
Familia unitatearen diru sarreren egiaztagiria: familia unitatea osatzen duten kideen 2022 edo 2023. urteko errenta aitorpena, pentsio ziurtagiria 2023, LANBIDE-INEMEek luzatutako 2023ko ziurtagiria, etab.
- Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Ludoteka / Gaztelekuko matrikula ordaintzeko hobaria
Deskribapena: Ludoteka edo/eta Gaztelekuko matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.
Dauden laguntza-mota ezberdinak:
- Familia bereko kideentzako dirulaguntzak
- Familia ugarientzako laguntzak
- Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako laguntzak
Eskabideak egiteko epea: Ekainaren 10etik 21era
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Familia unitatearen diru sarreren egiaztagiria: familia unitatea osatzen duten kideen 2022/2023. urteko errenta aitorpena, pentsio ziurtagiria 2023, LANBIDE-INEMEek luzatutako 2023ko ziurtagiria, etab.
- Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Musika Eskolako kuotak ordaintzeko dirulaguntza
Deskribapena: Soraluzeko Musika Eskolako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen eskaera
Bete behar diren baldintzak:
Soraluzen erroldatuta egotea.
- Aurreko ikasturtean Musika Eskolak ematen dituen ikasketa-beketako bat jaso izana eta ikasketak aprobetxamendu egokiarekin amaitu izana.
- Familia eskatzailea ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arrisku egoeran egotea.
Eskabideak egiteko epea: ekainaren 15etik irailaren 6ra
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiria: familia-unitateko kide guztien 2022ko errenta-aitorpena (eskaera ekainaren 30a baino lehen aurkezten bada) edo 2023koa (egun horren ondoren aurkezten bada), 2023ko pentsio-ziurtagiria, INEM-LANBIDEk emandako 2023ko ziurtagiria, etab.
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Ezozibidea Birgatzeko Obretarako Dirulaguntzak
Deskribapena: Soraluzeko Ezozibidea Auzoan eraikinak birgaitzeko, jabeen erkidegoei eta gizarte-irizpidearen araberako laguntzen onuradun izan daitezkeen partikularrei, dirulaguntzak ematea.
Eskabideak egiteko epea:
a) Lehenengo fasea: uztailaren 31a baino lehen
b) Bigarren fasea: azaroaren 30a baino lehen
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
- 1_Eranskina
- 2_Eranskina
- 3A_Eranskina
- 3B_Eranskina
- 4_Eranskina
- Akordioa1_BAI_Atxekitzea
- Akordioa1_EZ_Atxekitzea
- Akordioa2_Dirulaguntza_Espresuki_Onartu
- Akordioa2_Dirulaguntza_Espresuki_Deusestatu
- Akordioa3_Profesionalak_Berrespena
- Akordioa4_Enpresa_Berrezpena
- Oinarriak
Kirol Klubetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza
Deskribapena: Kirol klubetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.
Eskabideak egiteko epea:
- 2024ko irailaren 1etik 2025ko urtarrilaren 31ra
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- NAN agiriaren kopia.
- Familia unitatea osatzen duten kideen 2023.urteko errenta aitorpena.
- Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).
Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Deskargatu dokumentuak
Kiroldegiko abonuen tasen hobaria
Deskribapena: Kiroldegiko urteko abonuen tasen ordainketarako hobariak.
Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskabideak egiteko epea: Urte osoan zehar.
Eskaera nola egin:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
- Familia-unitatearen diru-sarreren justifikatzailea (familia-unitateko kide guztien errenta-aitorpena, pentsioen ziurtagiria, INEM-LANBIDEk emandako ziurtagiria, etab..