![Asfaltatze-lanak datorren astean herriko hainbat gunetan Asfaltatze-lanak datorren astean herriko hainbat gunetan](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/asfaltatze-lanak-datorren-astean-herriko-hainbat-gunetan/@@images/image-900-634bd53adf540476caa63971c5ef96c0.jpeg)
Asfaltatze-lanak datorren astean herriko hainbat gunetan
Herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak egingo dira datorren astearen lehenengo egunetan; Udaltzaingoak ohar bidez emango du momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketen berri.
Udaleko Hirigintza Departamenuak jakinarazi duenez, datorren astean, urtarrilaren 15etik 17ra hain zuzen ere, asfaltatze lanak egingo dira herriko hainbat gunetan.
Hauxe da lanon egutegi-aurreikuspena:
- Astelehena: Santa Anako aldapa.
- Asteartea: Zeleta auzunea.
- Asteazkena: Gipuzkoa Etorbidea (Goizean)
- Asteazkena: Atxuri kalea (Arratsaldea).
Lan guzti hauek 54.659,73 euroko aurrekontua daukate.
Toki eta momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketa eta bestelakoak ohar bidez jakinaraziko dizkie udaltzaingoak eragindako auzoetako bizilagunei.
Asfaltatze lanok aprobetxatuko dira beste toki batzuetan begiz jota dauden zuloak udal brigadako beharginekin konpontzeko.