Gaztelekua ohiko ordutegira bueltatuko da asteburu honetan
Soraluzeko Udal Gaztelekua asteburu honetan bueltatuko da ohiko egutegi eta ordutegira.
Ikasturte hasieran proba modura ezarri zen txanda-sistemari eutsiko dio, sistema egokia dela frogatu delako eta erabiltzaileak horrela jarraitzearen alde agertu direlako.
Hori horrela, aurrerantzean ere bi taldetan banatuta erabiliko dute gaztetxoek zerbitgzua, DBH1 mailakoak alde batetik, eta DBH 2, 3 eta 4 mailakoak bestetik.
Egunak txandatuz jardungo dute, aurrez adosturiko egutegiaren arabera, talde bat larunbatean eta beste bat igandean, eta hurrengo astean alderantziz.
Hainbat egunetan, irteerak eta ekintza bereziak daudenetan, elkartu egingo dira talde biak.
Hauxe da zerbitzuak hemendik eta ikasturtea amaitu arte ere izango duen ordutegia:
- Larunbatak, 17:00etatik 20:00etara. (Hileko azken larunbata 18:00-21:00)
- Igandeak, 17:00etatik 20:00etara.
Hauxe da zerbitzuak abendura arte izango duen egutegia: