Denda eta tabernentzako dirulaguntzak
Soraluzeko Udalak bigarren dirulaguntza-sorta bat bideratuko du COVID-19 birusaren osasun gaitzagatik herriko establezimenduak egin behar izan dituzten inbertsioak diruz laguntzeko.
Deialdia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.
Ondorengo hauek dira diru-laguntzen ezaugarriak:
Xedea
Itzuli beharrik gabeko diru laguntza ematea udalerriko merkataritzari eta ostalaritzari Covid-19 birusaren osasun gaitzagatik egindako inbertsiotarako.
Diru-laguntzen zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbateko osoa 7.135,23 eurokoa izango da.
Baldintzak
Dirulaguntza merkataritza-jarduera duen pertsona orok eskatu ahal izango du, denda fisikoa izan ala ez, baldin eta EJSN kodea baldin badauka.
Aurreko deialdian laguntza jaso zutenak aurkeztu ahal izango dira, baina lehentasuna lehen aldiz aurkezten direnek izango dute.
Banaketa-irizpideak
Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako fakturaren % 100era artekoa izan daiteke, eta diruz lagun daitekeen gastua 5.000,00 eurokoa izango da gehienez establezimendu bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskariak aurkezteko epea otsailaren 10ean hasi eta maiatzaren 10ean amaituko da.
Eskaerak aurkezteko modua
Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean fisikoki edo web orri bidez telematikoki (www.soraluze.eus) aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera.
Diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta eskaera egiteko inprimakia HEMEN kontsulta daitezke.