Elkarbizitzari buruzko dokumentala
Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek hilabeteak daramatzate bakegintzaz eta bizikidetzaz berbetan, helburu horrekin eratu zen Udaleko Bizikitza Mahaiaren baitan.
Berbetagai dituzten gaiak herritarrekin konpartitze aldera, solasaldia antolatu dute astearte honetarako, azaroak 13, arratsaldeko 6:30ean, Antzokian.
Saioaren lehendabiziko zatian Maite Ibañez zuzendariaren “Glencree, (bake prozesua), elkarrekin egindako bidea” dokumentala proiektatuko da eta, ostean, solasaldia egingo da Glencree ekimeneko partaide diren Patxi Elola eta Jorge Perezekin.
Izenburua: Glencree, elkarrekin egindako bidea.
Zuzendaria: Maite Ibañez.
Urtea: 2013.
Iraupena: 54'
Hizkuntza: Gaztelania.
Sinopsia: Dokumental honek 2007an abian jarritako ekimen baten historia kontatzen digu. Urte hartan, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak deituta, Euskadiko biktima desberdinez osatutako talde bat elkartu zen, lehenengo aldiz. Esperientziak lau urte eta erdi iraun zuen, isilpean, eta hogeita hamar pertsona inguruk hartu zuten parte bertan. Dokumentalak biktima horietako batzuen lekukotzak jasotzen ditu, baita proiektuaren arduradunenak eta talde teknikoarenak ere. Kontakizuna 2012an amaitzen da, parte hartzaileek ondorioak dokumentu bateratu batean aurkeztu zituenean, jendaurrean.