Asteartean zabalduko dute Errabal kalea
Amaitu dira Errabal kalearen irisgarritasuna hobetzeko bertan egin dituzten lanak; kalea datorren asteartean zabalduko dute; Errabal kaleko autobus-geltokia Zubi Nagusira aldatu da.
Errabal kaleko urbanizazio-lanei azken ikutuak ematen dihardute egun hauetan lanok egin dituen enpresako beharginek.
Hilabete hauetan zehar burutu diren obrek kalearen irisgarritasuna hobetzea izan dute helburu modua, plataforma bakarreko bidea eraikiz; halaber, errepide azpiko hoditeria guztia berritu da.
Behin lanak amaituta, datorren asteartean, ekainak 18, zabaldu egingo da kalea, eta herri barruko trafikoa ohiko egoerara bueltatuko da, lanak hasi aurretik zeukanera.
Autobus geltokiak, Eibarko norabidean, ondorengoak izango dira: Errekalde, Zubi Nagusia eta SAPA, Errabal kalekoa desagertu egingo delarik.