Alberto Ramirezen erakusketa ikusteko azken egunak, Oreka Art galerian
Alberto Ramirez (Paradas, 1960) artistak bere ibilbide artistikoaren isla diren margolanak erakusten dihardu urtarrilean zehar "Líneas infinistas" erakusketan. Horrela, artistak eta galeristak bat egingo dute lehenengo bider Soraluzeko Oreka Art galerian.
Ramirezek berak adierazi duenez, denetariko artelanak aurki daitezke ikusgai dagoen erakusketan: mihise gaineko olio-pinturak, baita collage teknika erabilitako artelanak eta brontzez zein txatarraz eginiko eskulturak ere. Erakusketako obren aukeraketa egiteaz eta erakusketa bera muntatzeaz Bingen de Pedro eta Ricardo Azkargorta artista bergararrak arduratu dira; biak ala biak Oreka Art galerian haien lana erakutsitako artistak.
Ordutegia
Beste egun batzuez, urtarrilaren 28ra arte, egongo da Ramirezen lanak ikusteko aukera ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00