Akilarreko pinadia garbitzeko lanak
Soraluzeko Udalak Akilar lur-saila erosi zuen joan zen hilean.
Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan dauden lur sailak erosten dihardu azken urteetan udalak, mendigaina apurka-apurka esku pribatuetatik esku publikoetara igaro dadin.
Erosi berri duen Akilar lur-sailean dagoen pinadia oso egoera txarrean dago, zuhaitzak ustelduta daude, eta jausteko arriskuan ere bai batzuk-batzuk.
Hori horrela, eta kontuan izanda bertatik Dolmenen ibilbidea igarotzen dela, udalak moztu egingo ditu ustelduta daude pinuak, modu horretara oinezkoen joan-etorrien segurtasuna bermatzeko.
Lan hauek Angel Darwin enpresak burutuko ditu, udalak 5.200 euroko inbertsioa burutuko duelarik, BEZ-a aparte.
Lanek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako dirulaguntzari esker finantzatuko dira.