Osoko bilkurako erabakiak
Berau osatzen duten batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gai-zerrendako punturik gehienak atzo arratsaldean egin zuen ez ohiko eta aurtengo azkeneko osoko bilkuran.
Atzo arratsaldez ez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:
- 2021ko urriko 4ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu zen
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
- Kreditu aldaketak.
Aho batez onartu zen .
- Santa Ana 32. zenbakiko etxebizitzaren erabilera erregulatzen duten oinarriak.
Puntua mahai gainean utzi zen.
- Pascual Churrucako lur sailak Eusko Jaurlaritzako etxebizitzako Sailari lagatzea.
Onartu egin zen. 6 bozka alde(EAJ/PNV- PSE-EE) eta 4 abstentzio (EHBILDU).
- Lankidetza-hitzarmena, Bergarako, Elgoibarko eta Soraluze, Debemen eta Debegesaren artekoa, “Dolmenen ibilbidea" kudeatu eta garatzeko.
Aho batez onartu zen.
- Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Eibar eta Debako udalen arteko lankidetza hitzarmena, Eibarren bizitegi egoera larrian dauden pertsonentzako neguko dispositiboa kudeatu eta erabiltzeko.
Aho batez onartu zen
- Lanbidek, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
Aho batez onartu zen.
- Adierazpen instituzionala; Migraziorako Euskal itun soziala.
Aho batez onartu zen
- EH BILDU-k aurkeztutako mozioa: Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzkoa.
Ez zen onartua izan. 6 bozka aurka (EAJ/PNV- PSE-EE) eta 4 alde ( EHBILDU).