Dena prest ostiralean hasiko diren aurtengo aratoste jaietarako

Dena prest ostiralean hasiko diren aurtengo aratoste jaietarako

2024/02/05
Hiru eguneko Aratoste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek, ostiralean hasi eta asteartera arte.

Ostiralean hasi eta datorren asteko asteartera arte ospatuko dira Soraluzeko Aratosteak.

Jaiak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira, ostiralean; larunbatean mozorro-lehiaketa egingo da eta, asteartean, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, "Joselu Anayak" eta "Lisker" taldeen kontzertuekin eta "Latuna Bando" (Eibar-Soraluze) eta "Deiadar" (Errenteria) txarangen kalejirekin.

Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:

OTSAILAK 9, OSTIRALA

EUSKAL ARATOSTEAK

  • Haurren kalejira eta dantzak, 15:15, ikastetxetik Zubi Nagusira.
  • Txokolate-jana, 16:30, Kontzejupean.
  • "Latuna Bando" txaranga, herrigunean.
  • Dantza herrikoiak kalez-kale, 18:30, herrigunean.

OTSAILAK 10, LARUNBATA

ARATOSTE ZAPATUA (MOZORRO LEHIAKETA)

"Soraluzeko Olinpiadak"

  • Photocall-aren irekiera, 13:00 h, Kontzejupean. Lehiaketaren oinarriak HEMEN.
  • "Deiadar" txaranga, 13:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia, "Joselu Anayak" taldearekin, 18:00 h, karpan.

OTSAILAK 13, ASTEARTEA

ARATOSTE MARTITZENA

  • Dantza-erakustaldia, 17:00 h, kiroldegian.
  • Gaitero eta buruhandiak, 17:45 h, herrigunean.
  • Dantzaldia "Lisker" taldearekin, 18:15 h, karpan.
  • Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00 h, karpan.