"BEC" dantza ikuskizuna
Dantza garaikideko udal-tailerreko ikasleek "BEC" ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 3an, ostirala, iluntzeko 10etan, Arane udal kiroldegian; sarrerak gaurtik aurrera daude salgai, kiroldegian.
Gaurtik aurrera eros daitekze dantza garaikideko udal tailerreko neska-mutilek ekainaren 3an eskainiko duten urteroko erakustaldirako sarrerak.
Aurtengo ikuskizunaren izenburua "Biraka Exhibición Center" da eta iluntzeko 10:00etan hasiko da, Arane Udal Kiroldegian.
Bertan 120 umek parte hartuko dute. Hauetatik 60 Soraluzekoak dira eta besteak Eibar, Elgoibar eta Mendarotik etorriko dira.
Batzuk zein besteek ikasturtean zehar landutako koreografiak erakutsiko dituzte.
Sarrerak kiroldegian daude salgai, gaurtik aurrera, aforoa bete arte, 2 euroan.