Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateko kideek batzar orokorra egingo dute datorren astean

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateko kideek batzar orokorra egingo dute datorren astean

2025/02/12
Iaz sortu zen Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak lehenego batzar orokorra egingo du otsailaren 18an, datorren martitzenean; komunitateko kideak daude deituta bilerara.

Iaz sortu zen Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea, energia herrian bertan eta modu berriztagarrian sortu eta kontsumitzeko helburuarekin. Horrela, soraluzetarrek jasangarritasunaren aldeko hautua egin dute eta ingurugiroarekiko konpromisoa berretsi. Gaur gaurkoz 209 kide ditu Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak.

Lehenengo batzar orokorra

Energia Komunitatea sortzetik urtebetera, lehenengo batzar orokorrera deitu ditu kideak antolakuntzak datorren martitzenean, otsailaren 18an. Honakoa izango da gai-zerrenda:

  • 2024ko jardueren memoria onarpena 
  • Bazkideen onarpena
  • Elektrizitate fakturen aurrezpenak irakurri eta ulertzeko azalpena
  • Batzordearen berritzea
  • Galderak eta erantzunak

Eguna: martitzena, otsailak 18

Ordua: 19:00

Lekua: Herri Antzokia

Deituta daude: Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateko kideak

Informazio gehiago

Batzarrari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, 900859695 doako telefonora deitu behar da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.