Biraka dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar
IgorBaroja

Biraka dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar

2024/05/30
Biraka dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar iluntzeko 22:00etan kiroldegiko frontoian; 57 dantzari soraluzetarrek hartuko dute parte.

Biraka dantza eskolak urteroko ikasturte amaierako emanaldian eskainiko du bihar, barixakua, Arane kiroldegiko frontoian, urtean zehar landutakoak erakusteko. Dantza garaikidea lantzen dute batik bat eta hainbat estilo uztartzen dituen erakustaldia izango da biharkoa.

Emanaldian Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko 150 dantzarik parte hartuko dute, ume zein heldu, eta horietatik 57 soraluzetarrak dira.

Sarrerak kiroldegiko harreran daude salgai, agortu arte, 2 euroren truke; oraindik geratzen dira.

Eguna: barixakua, maiatzak 31

Ordua: 22:00

Lekua: kiroldegiko frontoia