Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa datorren eguenean, udazken-negurako programatutako azken ekintza
2024ko topaketa

Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa datorren eguenean, udazken-negurako programatutako azken ekintza

2025/02/24
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko programazioaren baitan azken tailerra egingo da datorren egunean: Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa.

Soraluzeko emakume guztiok giro informalean, musika eta jan-edanaren bueltan elkartzeko gunea izango da. Emakumeok elkar topatzea eta elkarrekin gozatzea du xede; bide batez, ahalduntze eskolako udazken-neguko programazioaren balorazioa egingo da eta askotariko proposamen, interes eta ideiak bilduko dira hurrengo programazioa prestatze aldera.

Urritik hona osatutako programazioan ekitaldi ugari egin dira, guztiak ere parte-hartze handiarekin:

  • Emakumeen sareak josiz joskintza tailerra (asteroko tailerra, barixakutan).
  • Biodantza eta barne-ahalduntzea (hiru saioko taierra).
  • Sendabelar ikastaroa (bina saioko bi tailer).
  • Zineforum feminista, O Corno filma.
  • Ama*, Eme*, Ume* liburuaren aurkezpena eta tertulia Estitxu Fernandez eta Erika Lagomarekin.

Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa izango da, beraz, udazken-negurako progrmatutako ekintzen artean azkena. Momentuz, 36 emakumek* eman du izena topaketan, baina izen-ematea zabalik dago oraindik eta Udaleko Berdintasun Batzordeak zein ahalduntze eskolako talde eragileak Soraluzeko emakume* oro animatu nahi du topaketan parte hartzera.

Eguna: otsailak 27, eguena

Ordua: 18:00 - 20:00

Lekua: Kalebarren 8

Izen-ematea eta zaintza zerbitzua

Zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta. Otsailaren 25a izango da zaintza zerbitzua eskatzeko azken eguna.

Izena emateko online, ondorengo galdetegia bete behar da: Ahalduntze Eskolako izen-ematea.

Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.