Gaztañerre Azoka baloratzeko batzarra

Gaztañerre Azoka baloratzeko batzarra

2021/11/29
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako, arratsaldeko 7etan, aurtengo Gaztañerre Azokaren gaineko balorazioa egiteko asmoarekin.

Azaroaren 12an ospatu zen Gaztañerre Azokaren XXV. edizioa bukatuta, beronen balorazioa egitea nahi du Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Hori horrela, bilera antolatu du datorren ostegunerako, hilak 2, arratsaldeko 7etan, udaletxeko Saio Aretoan.

Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egitea da batzarrari Udalak jarri dion helburua, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera.

Udalak dei berezia egin nahi die azokan parte hartu zuten baserritarrei, eskulangile zein gainerako eragileei, baita interesa izan lezaketen gainontzeko herritarrei ere, bilerara etorri eta balorazio prozesuari beraien ekarpena egin diezaioten.

Eguna: Abenduak 2, osteguna

Ordua: Arratsaldeko 7ak.

Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.