"Dragoi-jagolea" filmaren proiekzioa domeka honetan

"Dragoi-jagolea" filmaren proiekzioa domeka honetan

2025/01/14
"Dragoi-jagolea" filma ikusi ahal izango da domekan, arratsaldeko 17:00etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zinema zikloaren baitan.

Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean, haurrentzako euskarazko zinema zikloa antolatu dute beste behin. Neguan zehar, bi asterik behin, haurrentzako sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian.

Domeka honetan, urtarrilak 19, arratsaldeko 17:00etan Dragoi-jagolea filma ikusi ahal izango da Herri Antzokian.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.

Zuzendaria: Salvador Simó Busom eta Jianping Li

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2023

Iraupena: 99 min.

Hizkuntza: Euskara

Sarrerak

Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldia hasi aurretik:

  • Atxolin IGEko bazkideak: doan
  • Bazkide ez direnak: 2€