Arribiribiletako monolitoa biribilgunean

Arribiribiletako monolitoa biribilgunean

2021/09/10
Soraluzeko Udalaren ekimenez, Arribiribiletako monolitoaren erreplika GI 627 errepideko Hirukurutzetako biribilgunean ipini berri da, Dolmenen ibilbidea sustatu eta balorean jartzeko asmoz.

Soraluzeko Udalak, Kultura Departamentuak bultzatuta, Hirurukuretzako biribilgunera aldatu du Arribiribilletako zutarri edo menhirra.

Udalerriko hegoaldeko sarreran ipini da bertatik igarotzen diren gidariek ikus dezaten, udalerriko elementu singular bezala. Azken urteetan Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko udalerriak elkarlanean dabiltza Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan aurkitzen den Dolmenen ibilbidea balioan jartzen eta iniziatiba berri hau norabide beretik doa.

Bestalde gogorarazi nahi da bisita gidatuak antolatuko direla urriaren 3an (euskara) eta urriaren 16an (euskara) izango dira.

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta lau ordu inguruko iraupena izango dute. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Seigarren edizio honetan, bisitak kontsolidazio fasean sartu dira, eta beraz, aurtengo aldaketa nagusia bisitek doakoak izateari utziko diotela da. Helduentzat 5€ko kostua izango du, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 3€. Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako. 

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deituz, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete. Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.

Arribiribiletako monolitoaren  inguruko informazio gehiago esteka hauetan ikus daiteke:

Dolmenen ibilbidea- Arribiribiletako Megalitoaren MEMORIA: https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/dolmenak/arribiribilleta

Arribiribiletako zutarriaren hiru dimentsioko erregistroa eta dokumentazioa: file:///C:/Users/ALKATE/Downloads/txostena-arribiribilleta3d.pdf

Arribiribilletako monolitoa lehengoratzeko proiektuaren txostena: file:///C:/Users/ALKATE/Downloads/txostena-arribiribilleta-restitucion-2014%20(2).pdf