Artilezko matazak biltzeko kanpaina
Artilezko matazak biltzeko kanpaina abiatu dute joskintza-tailerreko emakumeek; Lesbos eta Ukraniako errefuxiatuentzako manta eta txapelak egiteko erabiliko da jasotako artilea.
Soraluzeko joskintza-tailerreko kideak Lesboseko eta Ukrainako errefuxiatuentzako artilezko mantak eta txanoak egiten ari dira.
Artilea biltzeko kanpaina abiatu dute egunotan, herritarrei artile-matazak edo hauek erosteko dohaintzaren bat egiteko eskatuz eskatuz.
Kanpainan parte hartu nahi dutenek Gabolats kaleko Autoservicio Amparon ("Kakua") utz ditzakete eskatutako materialak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, establezimendu horretara jo daiteke.
Argazkia: Plaentxia.eus