Arosteetako egitaraua

Arosteetako egitaraua

2022/02/16
Soraluzeko Udalak gaur eman du ezagutzera aurtengo aratosteetarako iragarri zuen segurtasun neurrietara egokitutako egitaraua; herriko hainbat eragilerekin elkarlanean prestatu da.

Joan zen astean iragarritakoa betez, gaur eman du ezagutzera Udaleko Kultura Batzordeak aurtengo aratoste-egunetarako egitaraua.

Orduan aurreratu zuen moduan, egitaraua mugatua izango da aurtengoa, osasun-agintariek COVID-19 prebenitzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak bete ahal izatea posible egingo duen egitarua alegia, (2022ko otsailaren 11ko AGINDUA).

Agindu horrek ondorengo bi neurriak ezartzen ditu eta neurriok derrigor bete behar dira intzidentzia-tasa metatua 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasutik gorakoa denean (Soraluzen 1.132koa zen atzo):

  • Toki publikoetan pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea eta higiene-neurri egokiak hartzea distantzia hori mantentzerik ez dagoenean.
  • Distantzia hori mantendu ezingo dela aurreikusten denean jarduerak aldi baterako atzeratzea edo bertan behera uztea.

Hori guztia kontuan izanik, ondorengoak dira herriko hainbat eragilerekin batera Udaleko Kultura Batzordeak aratoste-egun hauetarako antolatu dituen ekintzak:

  • Otsailak 26, larunbata

Dantza-saio irekia edozeinentzat, herriko musikariekin.

Eguerdiko 12etan, Plaza Zaharrean.

Ant.: Urrats Dantza Taldea.

  • Otsailak 26, larunbata

Gesaltza txaranga, kalez-kale.

Arratsaldeko 6etatik 9etara.

Ant.: Soraluzeko Udala.

  • Otsailak 27, igandea

Haurrentzako puzgarriak.

Goizeko 11:00etatik 13:30era.

Arratsaldeko 5etatik 7:30era.

Bazkideak doan - Gainontzekoak 5€ (Eguna) / 3€ (Arratsaldea).

Ant.: IGE Atxolin.

  • Martxoak 1, asteartea

Soraluze eta Arrasateko gaiteroak, kalez-kale.

Arratsaldeko 6etan.

Ant.: Soraluzeko Gaiteroak.