Haurreskolan abenduan hasteko izen-ematea zabalik azaroaren 1etik 10era
Azaroaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan abenduan hasteko izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan azaroaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak abenduaren 2an hasiko lirateke.
Izen-ematea eta informazioa
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ikasgunea webgunetik
- Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.