Ordainagirien helbideraketak
Deskribapena: Edozein udal zergaren ordainketa helbideratzeko kontu zenbakia eman beharko da.
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) , edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.
Eskatutako aldaketa eskaera egin ondorengo ekitaldi edo epealditik aurrera hasiko da aplikatzen, eta ez du atzera eraginik izango.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Helbideraketa eskaera bat aurkeztu nahi baduzu, ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: Ordainagiriak helbideratzeko eskabidea.
Deskargatu dokumentuak