Udalbatzaren Osoko Bilkura

Udalbatzaren Osoko Bilkura

2023/02/07
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zazpi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, otsailaren 8a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Soraluzeko udalbatzarrak ohiko batzarra egingo du asteazken honetan, otsailak 8, arratsaldeko 7etan.

Ondorengo gai-zerrenda izango dute aztergai:

  1. 2022ko abenduaren 21ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Udal langileen soldataren igoera.
  4. Euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorrak (kultura eta hizkuntza politika sailaren bidez) eta euskal autonomia erkidegoko udalek sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, mugiment kirol txartela (mugiment ktx) euskal autonomia erkidegoan ezartzeko. 2023-2026 aldia.
  5. Debegesaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko Santa Ana kaleko 30-32 zenbakian dagoen higiezinaren erabilera aldi baterako, partekatua eta doakoa baimentzen duena.
  6. Zabaltzen-Sartu koop. elkartea eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko Kalebarren 8 zenbakian dagoen higiezinaren erabilera aldi baterako, partekatua eta doakoa baimentzen duena.
  7. Eskari eta Galderak.